2013-01-29

ZENBAKIKUNTZA ETA ABAKOA

1.Mailarako erabilgarria, clic-eko jarduera honek abakoaren laguntzaz zenbakikuntzan aurrera egiten laguntzen digu. Lehenengo mailaren amaiera aldera errepaso modura erabili daiteke.

ABAKOA klikatu eta hor duzue ariketa xorta.



2013-01-18

GARAPEN KOGNITIBOAZ HAUR HEZKUNTZAN

Sarean liburu hau aurkitu dut. Teoriak, nire ustez, irakurri egin behar dira eta gero norberaren zerbitzura jarri eta ez alderantziz. Edonola be irakurtzea beti dago ondo. Ea tartetxo bat hartzen dudan...


2013-01-17

INGURUNEKO UNITATE DIDAKTIKOAK ETORKINENTZAKO EGOKITUTA

Irungo HIPIen orrialdean jolasteko ariketa hauek aurkitu ditut ingurune gairako.


Jakintsua zara?
Gainera HIPIlagun orrialdean badira gauza gehiago. Hona hemen lotura berriro

2013-01-15

AHOZKO ADIERAZPENAREN BALORAZIOA


Hona hemen gida txiki bat ikasleek bere kideen ahozko adierazpeneko jarduna ebaluatzeko.

2013-01-09

Euroak clic-en

Euroak erabiltzen ikasten ari gara. Clic-ek badauka euskaraz euroak eta zentimoak erabiltzen ikasteko zenbait ariketa. Errazenetik zailenera progresiboki lantzeko aukera egokia iruditzen zait. Hala ere, komenigarria iruditzen zait noizean behin erosketetara jolastea eta dendak prestatzea. Horrela praktikan ikusi ahal izango dugu landutakoa.