2013-11-12

Zentzumenak

Zentzumenak lantzen ari gara eta laguntzeko ZENTZUMENAK sakatu ezkero, lapecerako hontzaren azalpen eta ariketak topatuko dituzu. Helburua hitzaldia prestatzea da (gogoratu ahozko azalpenaren egitura). Animo eta ekin lanari!

2013-11-06

Aittu ipuinek helbidea aldatu dute

Aittu-ko ipuinek helbidea aldatu dute. Loturen atalean ikusten duzuenez, jada ez da aittu.com baizik eta aittu.net. Ipuin gehiago ditu orain gainera!

Mila esker Pako abisua pasatzeagatik

2013-11-05

Pertzepzioa, zientzia eta hezkuntza


Atzo Euskalduna Jauregian Dr.Beau Lottoren hitzaldia entzun eta ikusteko aukera izan genuen.

Zientzilari, teknologian aditu, enpresari hoien guztien artean pixkat arraroa zen nire burua bertan ikustea baina interesgarria iruditu zitzaidan hezkuntza sistemari buruz esan zituenak. Zientzian bokazio falta dagoela eta gazteak zientziara urbiltzeko zer egin galdetu zioten. Erantzuna, gure hezkuntza sisteman umea jakintzak almazenatzera bideratu beharrean, umea galderak egitera bideratu behar dugula. 



Dr. Beau Lotto, pertzepzioaren ikerketan aditua den neuro-zientzialari ospetsua da. Lottolab-en sortzailea da, Londres-eko Zientzien Museoankokatuta dagoen arte estudio eta zientzia laborategi baten nahasketa, non beste ikertzaile eta artistekin lan egiten duen. Bere ikerketekin, pertsonak haien inguruari buruz duten perzeptzioa eraldatzeko estimulatzen ditu. 


Umeak erleen pertzepzioari buruzko esperimentua egiten.

2013-11-04

ARCO biderketarako giltzak

Biderketa taulak ikasteko ARCOren plastikozko giltzak erabili ditut asteburu honetan. Biderkatzeko taulekin zailtasunak dituztenentzat oso aproposak dira. adrada.es sakatu eta informazio gehiago eskuratu ahal izango duzue.

Giltza bakoitzean taula bat ikasten da eta atzekaldean zuzentzailea dago. Soka bat dago giltzaren goikaldeko muturrean eta biderketak egin ahala soka gurutzatzen doa atzekaldean marrazki bat eginez. Marrazki hori giltzak atzekaldean erliebean duen marrazkiarekin bat badator tabla ondo eginda dagoelako da.

Batuketa tablak ere badaude.