Atzo Euskalduna Jauregian
Dr.Beau Lottoren hitzaldia entzun eta ikusteko aukera izan genuen.
Zientzilari, teknologian
aditu, enpresari hoien guztien artean pixkat arraroa zen nire burua bertan
ikustea baina interesgarria iruditu zitzaidan hezkuntza sistemari buruz esan
zituenak. Zientzian bokazio falta dagoela eta gazteak zientziara urbiltzeko zer
egin galdetu zioten. Erantzuna, gure hezkuntza sisteman umea jakintzak
almazenatzera bideratu beharrean, umea galderak egitera bideratu behar
dugula.
Dr. Beau Lotto, pertzepzioaren ikerketan aditua den neuro-zientzialari ospetsua da. Lottolab-en sortzailea da, Londres-eko Zientzien Museoankokatuta dagoen arte estudio eta zientzia laborategi baten nahasketa, non beste ikertzaile eta artistekin lan egiten duen. Bere ikerketekin, pertsonak haien inguruari buruz duten perzeptzioa eraldatzeko estimulatzen ditu.
Umeak
erleen pertzepzioari buruzko esperimentua egiten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker idazteagaitik