2008-02-29

Betizu

Irakurritakoaren ulermena lantzeko balio du batez ere.Gaia umeentzat motibagarria da eta oso egituratuta dago. Gomendagarria 2.mailarako:

Read this doc on Scribd: "Betizu" irakur ulermenarako froga

2008-02-28

Euskararen erabilpena bultzatzeko





Euskararen erabilpena bultzatzeko Euskal girotze barnetegiaren webgunean dauden jolasak eta proposamenak begiratu.
Hau da helbidea:


http://egbjolasak.ulibarri.info/info_orokorra.php

2008-02-11

TDAH-ari buruzko artikulua




Irakasleok korreoz jaso dugu dokumentu hau eta scribd-en jarri dut interesgarria dela iruditzen zaidalako. Psikoanalisiaren ikuspuntutik aztertzen du TDAH-a eta agian galdu gaitezke teoria hoiei buruz gehiegi ez dakigunok, baina oinarrizko ideiak baliagarriak direla uste dut, alegia umearen inguruak eta umeak dutela garrantzia diagnostikoak berak baino. Bestalde etiketak jartzearen arriskuetaz argibide batzuk ere ematen ditu eta baita medikazioen zenbait arriskuetaz.


2008-02-08

Klasikoak euskaraz

Betiko ipuinak euskaraz entzun eta irakurri ahal izateko eta marrazki erakargarriekin gainera joan Chiltopia web-era (begiratu loturetan). honetaz gain zenbait ariketa ere badaude, euskaraz egiteko aukera dute.