2008-06-23

Badatoz oporrak!




Badatoz oporrak eta eskoletan amaitu dugu ikasturtea.
Aurten aniztasunaren trataerarako euskarazko materialak jaso nahi dituen blog hau hasi nuen. Hasieran ikastetxean IKT-ko formakuntzako ariketa bat besterik izan ez zena, denontzat baliagarri izan nahiko lukeen tresna bilakatu nahi nuke. Baina horretarako beste irakasle eta hezkuntzako langileen laguntza beharko dudala uste dut. Oraindik ez dakit nola egiten den hau eta hori izango da datorren ikasturterako erronka.
Beraz, ondo ondo ibili denok eta hurrengorarte.