2011-05-26

Idazketa eta irakurketa arazoak

Idazketa eta irakurketa arazoak dituzten umeentzat oso material gutxi dago euskaraz. Baina badira hiru kuaderno Yayo Salegirenak laguntza geletan asko erabiltzen ditugunak. "Hizkuntza indartzeko kuadernoak" deitzen dira eta Erein-ek argitaratu zituen 1996an.
Ez dute gelako lana ordezkatu behar, izenak berak dioenez indartzeko besterik ez dira. Baina idazketan eta irakurketan ematen diren ohiko akats batzuk (errotazioak, inbertzioak...) zuzentzen joateko baliagarriak dira.


2011-05-25

Komunikazio sistema alternatiboei buruz



http://www.ordiziagune.net/jeitsi/Haztegi_Patxi.pdf

Eskolako ikasle baten egoera dela eta, komunikazio sistema alternatiboei buruzko informazioa bilatzen hasi eta hau topatu dut. Ume zehatz baten historiala da eta bere komunikaziorako gaitasunari buruzko behaketa lana azaltzen du. Orientazio bezala oso interesgarria iruditu zait ikasle batekin lan egin behar denean kontuan hartu beharrekoak aztertzen bait ditu.

2011-05-24

Ingurune gaien egokitzapena

Pasadan ikasturtean 5.mailan zegoen ikasle bati Inguruko gaiak egokitu nizkion LH2.zikloko erreferentzia kontuan hartuta.
Egokitzapenak beti dira banakakoak eta batentzat balio duenak agian ez du bestearentzat balio.
Edonola ere, lana egina dagoela aprobetxatu nahi izan dut eta gorde hurrengo baterako ere. Egokitzpen honetan azterketak ere egokituta daude, egituratuagoak eta haien eguneroko egoerak kontuan hartuta zenbait kasutan ere.

Calameon publikatu dut eskura izan dezazuen.

2011-05-19

Idazketa eta irakurketa egokitzeko

Idazketa eta irakurketa prozesuan laguntzeko etorkinekin lan egiteko zenbait jarduera aurkezten zaizkigu dokumentu honetan.
Ohikoa den bezala, egokitutako lanek edonorentzat baliagarri suerta daitezke, hortaz, Calameo baten jartzen dizuet hemen, ideiaren bat behar duen edonorrentzat.


2011-05-10

Euskara eta seinu hizkuntza



Euskaraz ari garela eta aniztasunaz, nola ez seinu hizkuntzari tarte polit hau utzi. Eixerra!