2012-11-20

Dilijentzia

"Dilijentzia", M.Asun Landaren liburu batetik ateratako kontakizuna da. Galderak erantzuteaz gain, neska eta mutilen arteko tirabirei buruz eztabaidatzeko aukera ematen digu, jokuan sortzen diren ikamikei buruz eta nola ez berdintasunari buruz.


DILIJENTZIA

2012-11-13

AITONAREN ALTXORRA



"Aitonaren altxorra"  Etxegiroan orrialdean dagoen beste ipuin bat da. Hona hemen ulermen fitxa. eman beharreko erantzunak laburrak dira eta azkenak ausnarketarako proposamena eskeintzen digu.

AITONAREN ALTXORRA: ULERMEN FITXA



2012-11-12

IKUSEZINA NAIZ

Entzunezkoaren ulermenarekin jarraitzeko, LHko 4.mailan zein 5.mailan egiteko interesgarria dela deritzot. Lanbideen gaiari sarrera egiteko ere balio dezake eta hortik abiatuz lanbideen inguruko eztabaidak sortu, edo agian beste ausnarketa batzuk...

IKUSEZINA NAIZ-IPUINA

IKUSEZINA NAIZ-GALDERAK

2012-11-07

Sorgin bat bizikletan

Aurrekoetan scribd dokumentua osorik jarri dut galdetegia ipintzeko. Oraingoan lotura besterik ez doakizue.
Ipuina oso erraza da ulertzeko eta dibertigarria. LH 1.ziklorako aproposa dela uste dut.
Hona hemen bi loturak:

Ipuina: Sorgin bat bizikletan



Galdetegia: Sorgin bat bizikletan. Galderak

Konta dezagun sekretua




Konta dezagun sekretua aittu.com-en duzuen ipuin motz bat da. Laburra baina polita. 
Galdetegia prestatu dut gelan ulermena lantzeko nahi ezkero.