2008-10-24

Euskaraz mahai jokuetan jolasten








Mahai jokuetan jolasteko arauak eta esamoldeak euskaraz. Hau lehen ziklorako euskararen egunean jolasteko prestatu dugu. Aurrerago besteak jartzen joango naiz.

2008-10-23

Argitalpenak euskaraz





Aurton Alkartu Ikastolan Normalkuntza proiektuarekin hasi gara. Liburutegitik eskatu zidaten umeentzako euskarazko aldizkarien informazioa. Hona hemen topatu dudan bakarra:
- Karramarro
- Karramarro txiki

Ez ditut ezagutzen eta ez dakit zer gehiago dagoen. Euskaraz.net-en Argitalpenen gidan komikiak ere topatu ditut. Gida interesgarria da umeentzat euskaraz dagoena ezagutzeko. www.euskaraz.net/Argitalpenak/Gida/08
Norbaitek esan ahal dit gehiago non aurkitu?

2008-10-07

Hizkuntzen trataera dela eta Uri ruiz Bikandi




Dokumentu hau Uri Ruiz Bikandik egina hizkuntzen trataerari buruzkoa da. Interesgarria deritzot irakurtzeko eta eskematikoki laburbiltzen du hizkuntzen inguruko erabakiak eskolan eta egin beharreko plangintza hizkuntza proiektu bat egiterako orduan.Ikus:

http://www.pnte.cfnavarra.es/eibz/baliabideak/eleaniztasuna/doku%20%20euskaraz%20marko%20nagusia%20uri.htm

kulturartekotasuna lagun




Gure artean etorkinak ditugunontzat zenbait baliabide agertzen dira eta askotan gelan laguntza behar izaten duten beste zenbait ikaslerentzat ere baliagarri dira.
aulaintercultural.org-en euskara ikasteko zenbait baliabide eskeintzen dizkigute, batzuk oso interesgarriak (itzultzaileak, wikipedia euskaraz, egokitutako testuak...).

2008-09-16

Ahozkoa lantzeko tresnak



Pentsatu, konbinatu, kontatu, sekuentziak egin eta idatzizko textuak sortzeko aproposak dira. Nik ahozkoa lantzeko erabiltzen ditut eta emaitzak oso onak dira. SCHUBI lamina xorta hauek sekuentziazioa eta ahozko hizkuntza lantzeko primerakoak dira. Guk eskolan 1. eta 2. kutxak ditugu baina http://www.schubi.com-era/ joanda material gehiago ikus ditzakezue.

Umeekin lan egiteko modu askotara erabil daitezke. Nik lehenbizi sekuentzia bat hartzen dut katetoak bezala nahastu eta ordenatzeko eskatzen diet. Gero, hor gertatzen dena kontatzeko eskatzen diet eta grabatu egiten dut. Ondoren grabaketa entzun egiten dugu baina marrazkiak ezagutzen ez dituen entzulearen lekuan jartzeko eskatzen diet. Jarraitzeko nik nola egingo nukeen azaltzen diet ahalik eta zehaztazun gehien emanez. Behin eredua entzun eta gero normalean umeen hurrengo saiakerak askoz hobeak izaten dira eta pixkat praktikatu ezkero nabarmen hobetzen da ahozko adierazpena. Normalean ematen den errakuntza denboraren aldaketa egitearena da. Aurretik orainaldian edo iraganean kontatuko duten erabakitzea ondo datorkie.