Bideo hau aurkitu dut operazio matematikoen ordena irakasteko
Eta orain bai, banoa oporretan!
Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2012-06-29
2012-06-08
Idazmakina zaharrarekin egin dezakeguna
Bada Imanol Urbietaren "Idazmakina zaharra" izeneko kanta eta umeekin erabili nuen Anderssonen piezarekin egiten den bezala idazmakina perkusio musika tresna bezala erabiltzeko. Nire idazmakina ez zen bideokoa bezain zaharra eta soinua ere 80.hamarkadako idazmakinarena zen. Hala ere, primeran pasatu genuen.
Hona hemen Anderssonen pieza ikusi eta entzuteko eta Imanolen kantuaren hitzak.
Idazmakina zaharra
Aitatxoren gelan tiki taka tiki taka
igande goizetan tiki taka ring zun.
Hatzak bizi bizi tiki taka mugi mugi
hizki bat lerro bi hiru lau bost sei orri.
Tik tiki tiki tak hauxe da musika
hainbat orduetan besterik ez daukat.
Tiki taka tiki taka tiki taka tiki tak
tiki taka tiki taka tiki tiki tak (bis)
* Abestia topatzeko Axelko gidaliburuan daude partitura eta hitzak.
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
musika,
Psikomotrizitatea
2012-05-31
Tolosan EA21
Tolosatik datorkigun bideo hau ederki asko adierazten du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak izan beharko lukeen helburu nagusienetariko bat; nagusiena beharbada.
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
Ingurunea,
zientzia eta teknologia
2012-05-30
WEBQUEST
Oraindik ez daude asko baina apurka apurka IKTak erabiltzeko webquestak gero eta gehiago daude. Ikusi bestela esteka honetan www.phpwebquest.org/euskera/
Niri asko gustatu zait honako hau Zer gertatu zen jaio zinen egunean? Irudia, en fin...baina ideia ona iruditu zait eta ikasleentzako erakargarria.
Niri asko gustatu zait honako hau Zer gertatu zen jaio zinen egunean? Irudia, en fin...baina ideia ona iruditu zait eta ikasleentzako erakargarria.
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
irakurketa-idazketa
LUR entziklopedia sarean
Badugu baliabide berri bat gure artean. LUR entziklopedia sarean jarri dute. LUR ENTZIKLOPEDIA sakatu eta hor daude hiztegi entziklopedikoa eta entziklopedia tematikoa. Hiztegi entziklopedikoan zenbait sarrerekin saiatu eta ez zaizkit batzuen emaitzak atera, baina tematikoan ondo antolatuta dago informazioa. Gogoratzen duzue entziklopediek etxeko apalategiak apaintzeko erabiltzen genituenean?
Beste garai batzuk ziren...
Etiquetas:
euskaraz noski,
Ingurunea,
zientzia eta teknologia
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
