2013-06-28

Haur hezkuntzarako bat eta agur

Tira ba, iritsi da ikasturte amaiera eta hona nire azken sarrera.
Haur hezkuntzakoentzat aurkitu berri dudan blog hau, grafomotrizitatea bilatzen zerbait gehiago topatu dudala  iruditu zait.
Gozatu oporrak!

2013-06-19

Tonucci gurean


Donostiako jardunaldietan emandako hitzaldia.

2013-06-13

5000 hiztegi digitala

Berria egunkarian agertu zen notizia:


'5000 Hiztegia'-ren bertsio digitala Interneten da jada

 30. urteurrena ospatzen duen urtean, 5000 Hiztegia eguneratu eta digitalizatu egin dute. Hainbat hitz, sinonimo eta antonimo gehitu dituzte hiztegian, eta, gainera, bertsio digitala sarean erabilgarri dago jada. 90.562 hitz jasotzen ditu hiztegiak. Berritasunen artean, hiztegia entzuteko aukera dago, EHUko Aholab sistemaren bitartez. Euskarazko eta gaztelaniazko bilaketak egiteko aukera ematen du.


Pozez hartu dut guretzat hain baliabide erabilgarria izan daitekena. 


Jope aita Patxi! Ze dotore!

2013-05-28

FORVO

Pasadan ikasturtean Greziatik etorri zitzaigun ikasle bat Haur Hezkuntzara. Zoratu beharrean ibili nintzen, presaka, beragaz berba egiteko hitzen bila. Egun hoietan FORVO ezagutu izan banu bestelakoak izango ziren gauzak. Hasierako egunak bederen ez ziren horren gogorrak izango bere hizkuntzan hiz lasaigarriren bat esan ahal izan bagenio.
FORVOk hizkuntza desberdinetan hitzak nola ahoskatzen diren erakusten digu eta honek etorkinekin lan egiteko adibidez tresna baliagarri bat eskeintzen digu. Haientzat ere gure hizkuntzan dauden hitzak ezagutu eta ahoskatzeko baliabide bat ematen diela uste dut.




2013-05-22

ERDI AROA ETA KRISTAU ERRESUMAK

Lan txukun bat egingo dugu eta zergatik ez aprobetxatu dagoeneko eginda dagoena? Informazioa hartzen hasteko balioko digu honek eta gero ea nola prestatzen dugun hitzaldia.