2011-02-02

Behin batean loiolan...


4.Mailakoek "Behin batean Loiolan" ikasten ari dira. Interesgarria iruditu zait haiek garai bateko Loiolako eta beste herri batzuetako erromeriak nolakoak ziren ezagutzea. Argazki ederrak eta informazioa dago loiola.weebly.com klikatuta.

Hona hemen Bilintxen bertsoa garai hartako idazkera erabilita:

“Behin batian Loiolan
erromeriya zan
Antxen ikusi nuben
neskatxa bat plazan,
txoriya bañan ere
ariñago dantzan.
Uraxen polita
an pollitik bazan!

1 comentario:

  1. Kaixo, Ainhoa, lehenik, eskerrik asko nire blogera egin didazun bisitagatik. Bigarrenik, esan behar dut zure bloga oso interesgarri iruditu zaidala, horregatik zure blogaren jarraitzailea naiz. Eta hirugarrenik, berriro eskerrak eman behar dizkizut Sarrionandiaren liburu horiek irakurtzeko aholku egiteagatik. Kasualitate hutsa da, baina gaur bertan, haren Lagun izoztua liburua hasi naiz irakurtzen: itzela da. Hark berba gutxitan isla dezake sentsibilitate handiz, inork baino hobeto, nire iritzian, pentsamendurik sakonena.
    Gero arte eta ondo izan.

    ResponderEliminar

Mila esker idazteagaitik