Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2015-11-30
Gure hitzak
Euskararen egunaren atarian, kanta eder hau gure hitzak ez daitezen gal.
Gure hitzak
Esan berriz esan
Ez daitezela ahaztu
Ez daitezela gal,
Elur gainean
Txori anka arinek
Utzitako arrasto sail
Ederra bezalaxe
Txoritua norat hua
Bi hegalez airian
Zer dio isiltzan denak
Isiltzen denean?
Gizon galduak, nork lagunduko?
Miseria sufri ezin dutenak
Oi lur, oi lur, ene lur enea...
Maitea nun zira
Nik ez zaitut ikusten
Ez berririk jakiten
Nurat galdu zira
2015-11-18
Ingurunerako bideo gehiago
Hona hemen ingurune gairako euskaraz aurkitu ditudan bideoak.
ARNAS APARATUA
ZIRKULAZIO APARATUA
NERBIO SISTEMA
ARNAS APARATUA
ZIRKULAZIO APARATUA
NERBIO SISTEMA
2015-10-20
Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria
Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria eta aurten ekoizle gehiagok parte hartzen dutela da nobedadea. Hemendik eta azaroak 8arte epea zabalik dago Errigorako kutxa eskatzeko. gure eskolan badugu Errigorako lan taldea baina badira beste modu batzuk, web orrian agertzen den moduan, eskaera egiteko.
Hemen dituzue web orria www.errigora.eus
eta bideoa
Hemen dituzue web orria www.errigora.eus
eta bideoa
2015-10-19
Azaroak 28
Azaroak 28 egun seinalatua dugu gure agendatan jartzeko. Ea hiriburuetako kaleak betetzen ditugun denok batera inposaketen aurka eta hezkuntza sistema propio baten alde.

2015-10-13
Hezkuntza Plataformen Topagunea
hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es da LOMCEren kontrako eta hezkuntza propio baten aldeko plataformen gunearen blog berriztua.
Bertan daude azken berriak eta mobilizazioen data eta leku guztiak.
Ea denon artean lortzen dugun!
Bertan daude azken berriak eta mobilizazioen data eta leku guztiak.
Ea denon artean lortzen dugun!

2015-06-19
Baliabide gehiago ikasturtea amaitzeko
lhbaliabideakeuskaraz loturan hainbat baliabide aurkitu ditut euskaraz blogaren izenak dioen bezala.
Ordenean eta gaika erabilgarria iruditu zait lanerako. Oporretara goaz baina bueltan berriro ere eskura izan ditzagun, hortxe baliabide gehiago euskaraz!
Ordenean eta gaika erabilgarria iruditu zait lanerako. Oporretara goaz baina bueltan berriro ere eskura izan ditzagun, hortxe baliabide gehiago euskaraz!

Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
Ingurunea,
matematikak,
zientzia eta teknologia
2015-05-18
Matematika baliabideak 2.maila eta 3.maila bitartean
Matematikarako euskaraz dauden baliabideen bila nabil clic zonakoak google crhomerekin fallo egiten didate eta.
Hauexek aurkitu ditut:
Hauexek aurkitu ditut:
2015-05-06
Herri Hezitzailea jardunaldiak Donostian

Leo Pahkinekin hasi ziren aurtengo Hik-Hasiko Herri Hezitzailearen jardunaldiak eta desesperazio puntu batekin nire aulkian eserita entzuten nuen ez dutela azterketa orokorrik, ez dutela inspekziorik, interes partidisten gainetik hezkuntzak duen garrantziaz inbertsioetan horrek duen eraginarekin, eskolek duten autonomiaz, irakasleek duten autonomiaz,...
Gure hezkuntza sistemak hainbeste kanpo baldintzarik bete beharko ez balitu ere beste modu batera jokatuko genukeen da galdera eta zenbateraino gaude eragozpenen aurrean intsumiso izateko.

Akaso guk ere badugu aukera eta ez gara ari aprobetxatzen?
Bereziki interesgarria iruditu zitzaidan Arremanitz taldearen aurkezpena.
Hauek denei buruzko informazioa eta beste batzuk ere sarean daude eskura honako loturetan
haurrentzat eta haurrekin batera, herri hezitzaileak
haurren erronkei erantzutea dagokio hezkuntza sistemari (Leo Pahkin)
Lingolang
2015-04-29
Kimutx
Astrako web orrian trasteatzen nenbilela agertu zait Kimutxen aurkezpena egin zutela apirilaren 26an han. Begiradatxo bat eman diot eta material interesgarriak direla ikusita, bereziki errutinak lantzeko musikari dagokionez, hona dakart lotura kimutx ezagutu dezazuen. Niretzat bereziki interesgarriak dira abestiak, hortaz hemen jartzen dizuet lotura zuzena kantetara ere kimutx-kantak.
Bada ere Kimutxen zeinu hizkuntzari emandako lekua, zeinutx
Etiquetas:
Guztiontzako eskola,
haur hezkuntza,
musika
2015-02-11
Hezkuntza plataforma
Hezkuntza propioaren aldeko plataformak bere bidea egiten ari da eta hona hemen bertaratu zirenek egindako lanaren zati bat
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola
2015-02-06
Mitologia
Aurten liburuaren astea Mitologia gaiaren inguruan burutuko da. Hori dela eta, eskolako liburutegiko arduradunak zenbait baliabide eman dizkigu. Gaur hona dakartzat agian baten batentzat baliagarri izan daitezkelakoan:
2015-01-27
Kalea berreskuratu nahian
Hiru lotura hauek pasadan ostiralean Deustuko Hezkuntza Jardunaldietan psikomotrizitateari buruzko elkarrizketaren harira datoz. Bertan aipatu genuen psikomotrizitatearen espazio naturala kalea izanik urteak eta urteak direla haurrak espazio hau galdu zuela jolaserako eta horren berreskuratzearen beharra. Algortan ere hasi dira pauso txikiak egiten, eta bertatik, Sendi egitasmotik iritsi zaizkit hiru lotura hauek.


Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
Psikomotrizitatea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)