Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2015-04-29
Kimutx
Astrako web orrian trasteatzen nenbilela agertu zait Kimutxen aurkezpena egin zutela apirilaren 26an han. Begiradatxo bat eman diot eta material interesgarriak direla ikusita, bereziki errutinak lantzeko musikari dagokionez, hona dakart lotura kimutx ezagutu dezazuen. Niretzat bereziki interesgarriak dira abestiak, hortaz hemen jartzen dizuet lotura zuzena kantetara ere kimutx-kantak.
Bada ere Kimutxen zeinu hizkuntzari emandako lekua, zeinutx
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker idazteagaitik