Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2016-06-29
Inklusioa eta adopzioa
Geletan askotariko familiak ditugu eta tartean ume adoptatuak dituztenak gero eta gehiago dira. Harrera zein adopzioko familiak beste familiek ez dituzten ezaugarri propioak dituzte eta eskolak kontuan hartu beharko ditu benetan inklusiboa izango bada. Horretan laguntzeko bada dokumentu bat Nafarroako AFADENA elkarteak euskaraz argitaratua, non ume eta familia hauen ezaugarriak eta haiekin nola lan egin azaltzen duten. Baliagarria izango zaizuelakoan, agur eta hurrengo ikasturterarte!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker idazteagaitik