2016-10-03

Conducta

"Conducta" 2012ko pelikula bat da, Cubatarra. Erderaz egon arren hona dakart irakasle garenontzat interesgarri deritzodalako. Hizkuntzaren aldetik pixka bat nahasia da Habanako hizkera lokala ulertzea, niri zenbait unetan zaila egin zaidalako. Hala ere iruditzen zait pelikula ederra bai ikuskizun aldetik, argazkia, giroa, tonoa...bai edukin aldetik irakasleoi dagokionez. Ez dut gehiegi azaldu nahi spoilerra ez egiteko baina badu aniztasunarekin zerikusi handia eta baita sistemak horren inguruan egiten duenarekin. Gure hezkuntza sistemarekin alderatuta, ohartzen naiz gu oraindik oso urrun gaudela horrelako umeei eman behar zaien erantzuna ematetik. Ez dut esango ideala hura denik baina bai hemen familiengatik urbilago egon beharko genukela eta bereziki horrelako familiengatik urbil. Zertaz hitz egiten nabilen jakiteko, pelikula ikusi behar da!
Sarean dago osorik!


conducta pelicula cubana bilaketarekin bat datozen irudiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker idazteagaitik