2015-05-06

Herri Hezitzailea jardunaldiak Donostian


Leo Pahkinekin hasi ziren aurtengo Hik-Hasiko Herri Hezitzailearen jardunaldiak eta desesperazio puntu batekin nire aulkian eserita entzuten nuen ez dutela azterketa orokorrik, ez dutela inspekziorik, interes partidisten gainetik hezkuntzak duen garrantziaz inbertsioetan horrek duen eraginarekin, eskolek duten autonomiaz, irakasleek duten autonomiaz,...
Gure hezkuntza sistemak hainbeste kanpo baldintzarik bete beharko ez balitu ere beste modu batera jokatuko genukeen da galdera eta zenbateraino gaude eragozpenen aurrean intsumiso izateko.


El Martinet-eko eskolakoek pista batzuk eman zizkigutela uste dut. Badela beste modu bat gauzak egiteko. Zer du Kataluñako administrazioak gureak ez duena eta horrelako eskola bat ahalbideratzen duena?
Akaso guk ere badugu aukera eta ez gara ari aprobetxatzen?

saratxaga bilaketarekin bat datozen irudiak

Herri hezitzaileetako esperientziak ezagutu ahal izan genituen eta aberastu ginen Saratxagaren ikuspegi beti eraikitzailearekin.

Bereziki interesgarria iruditu zitzaidan Arremanitz taldearen aurkezpena.

Hauek denei buruzko informazioa eta beste batzuk ere sarean daude eskura honako loturetan

haurrentzat eta haurrekin batera, herri hezitzaileak

haurren erronkei erantzutea dagokio hezkuntza sistemari (Leo Pahkin)

Lingolang

2015-04-29

Kimutx

Astrako web orrian trasteatzen nenbilela agertu zait Kimutxen aurkezpena egin zutela apirilaren 26an han. Begiradatxo bat eman diot eta material interesgarriak direla ikusita, bereziki errutinak lantzeko musikari dagokionez, hona dakart lotura kimutx ezagutu dezazuen. Niretzat bereziki interesgarriak dira abestiak, hortaz hemen jartzen dizuet lotura zuzena kantetara ere kimutx-kantak.

 kimutx bilaketarekin bat datozen irudiak

Bada ere Kimutxen zeinu hizkuntzari emandako lekua, zeinutx

zeinutx bilaketarekin bat datozen irudiak

2015-02-11

Hezkuntza plataforma

Hezkuntza propioaren aldeko plataformak bere bidea egiten ari da eta hona hemen bertaratu zirenek egindako lanaren zati bat

2015-02-06

Mitologia

Aurten liburuaren astea Mitologia gaiaren inguruan burutuko da. Hori dela eta, eskolako liburutegiko arduradunak zenbait baliabide eman dizkigu. Gaur hona dakartzat agian baten batentzat baliagarri izan daitezkelakoan:


2015-01-27

Kalea berreskuratu nahian


Hiru lotura hauek pasadan ostiralean Deustuko Hezkuntza Jardunaldietan psikomotrizitateari buruzko elkarrizketaren harira datoz. Bertan aipatu genuen psikomotrizitatearen espazio naturala kalea izanik urteak eta urteak direla haurrak espazio hau galdu zuela jolaserako eta horren berreskuratzearen beharra.  Algortan ere hasi dira pauso txikiak egiten, eta bertatik, Sendi egitasmotik iritsi zaizkit hiru lotura hauek.